XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Interesanteena lehen daudenak aprobetxatzea da.

Segun zer gai ipintzen den horretarako erabili.

Era horretan nik uste dut hiri bertsolariak berak jakingo duela garbia, baina doinu aldetik baino gehiago beste gauza bat izan nahi du.

Jose Ramon Etxebarria.- Doinuak hainbeste daude!.

Begira, gure eskolako edonork ezagutzen ditu kantatzeko, gutxienez 200; 100 errez eta 150 diferente errez.

Edonork. Ikasten direnak.

Erreflexionatzen hasten zara eta hau bertso bat da, oso antzekoa da Juanitoren liburua ikusi eta, hainbeste doinu dago?.

Beraz alde horretatik ez dago oztoporik.

Ez da alde horretatik doana hirikoa, baina bai sortu egiten dira baita bertsolariak.

Bi adibide ipiniko dizkizuet.

Konkretuki esate baterako, Josu eta Jokin uste dut, horrelako kantari batzu zeudela.

Ni gogoratzen naiz Amurizaren bertso batzurekin maiatzeko egun batez; doinu hori, oker ez banago berria da, hau da, aldrebesko prozesua: bertso bati doinu berria ipini, sei puntukoa.

Gero gutariko batzuk erabili egin dugu hori.

Nik neuk konkretuki erabili nuen txapelketan.

Beraz, doinu hori bertso bezala lehenengo aldiz erabiltzen zen.

Aportazio txiki bat da, ez da asko baina zer edo zer bai.

Beste adibide bat.

Amurizaren bertsoekin; kasualitatez, Amuriza dago tartean.

Egia esan, berak asmatutakoak eta berak egindako bertsoen gainean asmatutako doinuak daudela... Imanolen diskoan dagoena: Mendian gora aritza... entzun duzue kanta hori?.

Hori bikaina da bertsotan egiteko.

Oso konplikatua.

Egin daiteke sei punturekin, 9 punturekin, nahi den beste.

Berria da. Bertso aldetik ateratako doinu berria.

Beraz, hor ba dago horrelako harreman bat: kantariak eta bertsolariak, bertsolariak eta kantariak.

Onerako dela uste dut.

Kantari berriek bertsolariei askotan eskatzen dizkiete letrak.